
Erakusketa estreinatu du gaur Gervasio Sanchez argazkilariak (Kordoba, Espainiako Estatua, 1959): 'Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan'.

Groseko Nafarroa hiribidearen, Rodil kalearen eta Xabier Zubiri Manteo ikastetxearen artean bada zuhaitzez inguratutako pasabide bat. Aspaldi landaturiko hogeita hamar bat milazka daude han, gehienak zeharo okertuta. Paisaia misteriotsua osatzen dute.

Hiriko hainbat eragilek denbora asko daramate salatzen Azora putre funtsa espekulazio prozesu bat garatzen ari dela Grosen. Alokairuaren prezioan %33ko igoera ezarri nahi die bizilagun askori, eta horrek, Saretxe Groseko etxebizitzaren aldeko sindikatuaren hitzetan "isilpeko kaleratzeak" eragiten ditu. Horrez gain, zenbait auzokidek Azoraren bi etxebizitza okupatuta dituzte, eta kaleratze agindua jaso dute. Saretxeko kide Jon Basterrak eta Itziar Villaverdek gertutik ezagutzen dute egoera.

Gros eta Egia arteko pasabidea eraisteko lanek eragiten duten zaratak, hautsak eta dardarak kalte egiten die Iztueta kaleko bizilagunei. Hala ere, askok begi onez ikusten dute egiten ari diren aldaketa. Beste batzuek, ordea, bestelakoa egingo lukete kalea.