
Groseko Saretxek antolatuta, 'Etxebizitza auzotik eta auzoarentzat' lelopean mobilizazioa egingo dute, urriaren 22an, 20:00etan hasita. Jon Basterra Saretxeko kideari elkarrizketa egin diogu, eta Groseko etxebizitzaren aferari buruz hitz egin du.

'Etxebizitza auzotik eta auzoarentzat' lelopean kalera atera eta mobilizazioa egingo dute Grosen, urriaren 22an. Etxebizitzaren aferarekin lotutako gatazkak aztertuko dituzte.

Gipuzkoako ostalarien elkarteak bat egin du Espainiako ostalaritza sektorearen gaurko elkarretaratzearekin. 11:00etan hamabost minutuko geldialdia egin dute sektoreari laguntzeko neurriak eskatzeko.

Saguesko Mariaren Bihotza parrokia hilaren 31ean itxiko dute, klaretarrek Donostian egindako 100 urteko historia itxiz. Koro Genua auzotarrak oso harreman estua izan du parrokiarekin eta ikastolarekin, eta triste agertu da itxierarekin.


