
Donostian euskararen presentziaz, kultur ekosistemaz eta hiriaren eraldaketaz hausnartzeko abagunea ekarri du Hontzaren itxierak. Amets Ibero eta Aiora Enparantza Bagera Euskaltzaleen Elkarteko kideek, Jose Angel Irigarai idazleak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ikuspegi ezberdinetatik aztertu dute gertatutakoa. Osatu duten irudia ez da soilik liburu denda baten agurra: hiri eredu baten, komunitate baten eta hizkuntza baten erronken isla ere bada.

Martxoaren 31n itxiko dute Hontza liburu denda, 40 urte baino gehiagoren ostean. Esther Moiua eta Ramon Tatiegi jabeek urte horien guztien balantzea eginda, oraindik ere, Hontzak aurrera jarraituko duen itxaropena dute. Hala ere, asteartean egingo duten itxierara gonbidapena zabaldu nahi diote gerturatu nahi duen orori.

1976ko martxoaren 27an, mugarri bat ezarri zuen ‘24 orduak euskaraz’ ekimenak. Egun osoko euskarazko irratsaioa egin zuten Donostiako, Loiolako, Iruñeko eta Bilboko Herri Irratiek. Eguna borobiltzeko, jaialdi erraldoia hartu zuen Donostiako belodromoak.

Zainetan darama dantza Aitor Manterolak (Donostia, 1995). 12 urterekin Verdini konpainian sartu zen, eta ordutik argi du ez duela beste talde batekin aritu nahi.

Bera Bera ez da sailkatu Europa ligako multzoen ligaxkara, QR3 kanporaketako itzulerakoan Dijonen aurka galduta.