
'Traba' lana saritu du epaimahaiak, "bizipozerako" dei egiten duela aitortuz. Euskadi Literatur saria Unai Elorriagak jaso du eta Haur eta Gazte Literaturakoa Karmele Mitxelenak.

XXV. Hondarribiko traineru jaitsieran maila onean aritu dira Donostiako arraun klubak.

Bost partida behar izan dituzte, baina lortu dute: emakumezkoen izotz hockeyko Espainiako Liga irabazi du Txuri Urdin klub donostiarrak, hirugarrenez.

Bederatzigarrenez, Espainiako Kopa altxatzea lortu du Bera Bera Donostiako eskubaloi taldeak. Atarrabiako (Nafarroa) Beti Onak taldea 21-30 garaituta, oroigarri preziatua etxera ekartzea lortu du klub donostiarrak.

Etxebizitza eskubidearen aldeko dinamika mobilizatzailea abiatu du EH Bilduk Donostian. Oskar Matute Espainiako Kongresuko diputatuak eta Izar Hernando Donostiako Udaleko zinegotziak EAJren eta PSE-EEren politikak kritikatu dituzte.