
Hiru hamarkada eman ditu Patxi Lagok, 'Titin'-ek, onddoen munduan bazterrak nahasten. Loiolatarra Kirol Elkarteak urtero antolatzen dituen Mikologia Jardunaldiengatik saria jaso berri dute Euskadiko Gastronomia Akademiaren eskutik, eta pozik dago, ezustekoaren aurrean. Sariak «bateriak kargatu» dizkiela dio.

Bihar piztuko da jai giroaren txinparta Igeldon, nahiz eta, ofizialki, hilaren 26an hasiko diren festak. Ttonttorro jai batzordearen kudeaketari eta herritarren auzolanari esker, egitarau oparoa ondu dute. Leire Barrondo batzordeko kideak eman ditu xehetasun guztiak.