
Duela bost urte etorri zen Donostiara Sebas Ruiz. Waterpoloko jokalaria izanik, taldea bilatu zuen eta etorri eta hiru egunera taldea topatu zuen. Ordutik dabil buru-belarri, bereziki Altzako gazteekin harrobia lantzen.

Valentziako (Herrialde Katalanak) denboralearen harira, elkartasun keinu andana egin dituzte donostiarrek. Azkena, Ijentea Kafeko jabeena izan da: itxi berri duten kafetegiko material eta altzari guztiak bidaliko dute Paiportara, herriko hiru kafetegik probestu ditzaten.

50 urte pasatu dira 1974. urtetik. Urte hartan, bortitza zen Polizia frankistaren indarkeria, eta horren erakusgarri dira Donostiarekin lotutako hiru kasu hauek: Jon Urzelai, Jose Antonio Garmendia 'Tupa' eta Josemari Arruabarrena 'Tanke' eta Mikel Salegi.

Ate joka dugu Euskararen Eguna, eta, horren harira, udaleko Euskara Zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendirekin elkartu gara. Abenduaren 3az, Euskaraldira begira egiten ari diren lanketaz, euskara planen xehetasunez eta euskararen egoeraz mintzatu gara berarekin.

Lanberri auzo elkartearen babesarekin, Behin Batean elkarteak indarkeria linguistikoa erdigunera eraman nahi du euskararen egunean.

Etxean jokatuko dute asteburuan Realeko mutilek eta neskek, eta baita Bera Berak ere. Gipuzkoa Basketek, aldiz, kanpoan jokatuko du gaur bertan.


Mahai tenis egokituko kirolari donostiarra dominak pilatzen ari da azken asteotan. Sariez harago, puntuak gehitzen ari da Parisko jokoetara begira.