
Belartzako eta Lourdes Txikiko aferak konpontzea ezinbestekoa da natur taldeok Ingurumen Kontseiluan jarrai dezagun eta sinesgarritasuna izan dezan. Lehenik, Donostiako Udalak EAEko Auzitegiak agindutakoa bete behar du, eta, bigarrenik, basoa berreskuratu eta babestu. Zilegi dena, besterik ez dugu eskatzen.

‘Elefanteak hirian’ egitasmoa jarri du abian Cristina Enea fundazioak. Hiriko bioaniztasuna beste modu batera jasotzeko helburua du: hain zuzen, hiri ehunaren hainbat puntu apaintzen dituzten animalia bizigabeak identifikatu, eta mapa batean txertatu nahi dituzte.

'Elefanteak hirian' izeneko proiektuaren bidez, hiriko bioaniztasun ezkutua aurkitzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.