
Toxicowatch fundazioak urtea pasa ditu Harlingengo (Herbehereak) erraustegiaren kutsadura aztertzen. Izan ere, 2013an, errauste planta modernoak gehiegizko dioxina kopuruak isurtzen zituela azaleratu zuten bere kideek, inguruko oilategietako arrautzak aztertu ostean. Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman fundazioko ikertzaileak dira, eta irailean Zubietan izan dira biak, herritarren eskariz, laginak jasotzeko.