

Abenduaren 18an kalean dantzatzeko aukera izango du animatzen edo ausartzen den orok.




Kirolgunea itxiko dutela jakin zutenetik, hamar egun igaro dira. Ordutik, saiatu dira ahalik eta babes handiena jasotzen; goizean erregistratu dituzte udaletxean.

Igeldokoaz gain, hiriak izan du beste funikular bat: Puiokoa. 1913. urtean eraiki zuen Ordoki jaunak, bere jauregitik hirigunera jaisteko. Azaroaren 16an, gaiari buruzko hitzaldia emango du Enrique Ponte arkitektoak.

Behobiak sortzen duen eragin ekonomikoa aztertzeko, ikerketa bat egiteko eskatu zion Fortuna Elkarteak Deustuko Unibertsitateari. Horren harira, hainbat ostalarik euren iritzia eman dute.

Osasunari garrantzia emateko eta kontzientzia hartzeko asmoz, galdetegi bat betetzeko aukera eman diete parte hartzaileei; lasterketaren egunerako euria iragarri dute

17.100.000 euroan saldu dute.