Bost udal taldeetako bozeramaileen hauteskundeen irakurketa
Azaroaren 10eko bozetan EAJ izan da alderdi bozkatuena Donostian; PSE-EE bigarren indarra, EH Bildu hirugarrena, Unidas Podemos laugarrena eta PP bosgarrena.

Donostiako Udaleko bost udal taldeetako bozeramaileek hauteskundeen irakurketa egin dute IRUTXULOKO HITZArentzat. Bestalde, auzoz auzoko emaitzen bilduma osatzen ari gara.
Jon Insausti EAJren bozeramailea pozik agertu da igandeko hauteskundeetako emaitzekin, “lidergoari eutsi” baitio Donostian, maiatzeko udal hauteskundeetan erakutsi zuen “nagusitasuna berretsiz”. Aldiz, hauteskunde “zailak” zirela nabarmendu du Ernesto Gasco PSE-EEren bozeramaileak, eta positiboan baloratu ditu emaitzak. Reyes Carrere EH Bilduko bozeramailea gustura dago igandeko hauteskundeetan bere alderdiak jasotako emaitzekin, eta Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako buruak uste du hauteskundeetako parte-hartzearen jaitsierak eragin zuzena izan duela Unidas Podemosek jasotako emaitzetan. Azkenik, Borja Senper PPko kidea kezkatuta agertu da igandeko hauteskundeetan jasotako emaitzekin.
Donostiako emaitza orokorrak:
EAJ 30.828
PSE-EE 20.235
EH Bildu 17.515
Unidas Podemos 16.069
PP 10.907