
Iazko abenduan hamar urte bete ziren Xabier Lete zendu zenetik. Oiartzungo sortzailea modu askotara omendu zuten, eta oraindik ere haren ondarea omentzen ari dira. ‘Loreak eta zauriak’ ikuskizuna, ordea, ez da omenaldi soil bat.

Ander Gisasola Herce eta Paul Ormaetxea Romay Kresala Zineklubeko arduradunek hurrengo denboraldiko berritasunak azaldu dituzte, eta nabarmendu dute ikusleak "fidelizatu" nahi dituztela.

Donostiako Udalak 248 etxebizitza eraiki nahi ditu Añorgako pabiloien eremuan, eta auzoko hainbat eragilek uste dute horrek bertako errealitate soziolinguistikoan kalteak eragin ditzakeela.

Lumaltik Herriak euskal antolakundeak Erdialdeko Amerikako emakumeekin elkarlanean formakuntza tailerrak antolatu ditu, ikuspegi feminista eta antiarrazistarekin. "Emakume migratuen kolektiboak elkartasun internazionalistarako zubiak dira mugimendu feministaren barruan", antolakundearen arabera.