
Donostiako intzidentzia metatua 179,29koa da, eta behera egin du. Intzidentzia metatu altuena Bidebietakoa da oraindik, eta baxuena, berriz, Intxaurrondokoa da.

Santa Klara uhartea ez da inoiz berdina izango. Cristina Iglesias artista donostiarrak itsasargi barruan egindako esku hartze artistikoa inauguratu dute: ‘Hondalea’. Brontzezko itsas leize bat dirudi itsasargiaren barnealdeak: "naturala" dirudi Iglesiasen asmakuntzak. 5 milioi euroko aurrekontua izan du obrak, eta hainbat eragilek salatu dute uharteko ekosistemaren narriadura eragin dezakeela aurreikus daitekeen masifikazioak: uhartea "turistifikatu" izana salatu dute.

Iazko urrian abiatu zuten obra, eta bi urteko iraupena izango zuela iragarri zuen Donostiako Udalak. Merkatua, anbulatorioa eta kirol instalazioa izango ditu eraikinak.

Pertsona ezaguna zen auzoan, eta jai batzordeko kidea izan zen hainbat urtetan. Saltsa guztietan zegoen sartua, eta, bereziki, danborrada, inauteriak eta kaldereroak gustuko zituen.