
Donostiako Udalak 2020ko erroldaren datuen berri eman du, eta bi datu nabarmendu dituzte. Batetik, iaz 315 hildako gehiago egon zirela, eta, bestetik, atzerritarrak biztanleriaren %8,5 direla.

Herritarrak modu autogestionatuan antolatu dira etxegabeei afari beroak emateko. Gaur egun, 80 bat boluntario daude bi saretan banatuta, eta 70 bat etxegaberentzako afariak banatzen ari dira egunero.

Erromantikoa zuen bihotza; liberala, aldiz, burua. Indalezio Bizkarrondo 'Bilintx' gaurko egunez jaio zen duela 190 urte, eta bertsolaritzan eta euskal olerkigintzan utzi zuen arrastoa gaur arte heldu da bere obra oparoari esker.

Sare Herritarrak Izan Bidea dinamikarekin jarraitzen du, eta maiatzaren 8an Euskal Herriko 650 tontor igoko dituzte euskal presoen eta iheslarien egoerari irtenbidea eskatzeko. Dinamika honi eta Donostiako presoen egoerari buruz gehiago jakiteko, Sare Donostiako kide den Gurutz Sanzberrorekin (Donostia, 1964) hitz egin dugu.