
Egiako hirigintza proiektu esanguratsua aldatzea erabaki du udalak. Altzako Eraikuntza Institutuarekin zuen lotura eten, eta lurzoru batzuei beste erabilera bat ematea aurreikusi dute.

36ko gerra hasierarik, hainbat emakume armak hartu eta lehen lerroan aritu ziren borrokan. Historiaren zati hau, ordea, ez da gehiegi ezagutzen. Hala da bost emakume miliziano anarkisten kasua, itzalpean geratu baitira.

Urumeak, hiriko bizkar hezurrak, zentralitatea galdu zuen atzeko estolderia izatera pasaz. Orain, bere lekua hartzen ari den honetan, harresien politikak, leunduta ere, dirau. Isurketak, basoen erabateko mozketak, obrak... Ibaia sistema bizia da bere osotasunean. Urumea bizi bat nahi dugu.

Ategorrieta hiribideko bost etxebizitzen etorkizuna kolokan jarri du Azora funtsak. Alokairu kontratua bukatu zaie, eta berritzeko ordaintzen dutena %33 igo nahi diete. Onartu ezean, giltzak itzuli eta etxea utzi behar dutela jakinarazi diete eskutitz baten bidez.