
Hamalau urteren ostean agur esango du Skakeitanek. Donostiako belaunaldi oso batentzat erreferente bihurtu da taldea, ska oinarritik abiatuta, poparen estilo guztietara helduz. Spotify plataforman, Donostiako euskarazko taldeen artean erreprodukzio gehien ditu, besteak beste. Agur esan aurretik egungo taldekide guztiak elkartu ditugu.

Ines, Marga eta Gotzone Matxiarena ahizpak Eskulanen Etxeko jabeak dira. Atzo Elkano kaleko lokala itxi zuten betirako, eta lokal txikiago batera mugituko dute negozioa Aste Nagusiaren ondoren. Hemendik aurrera, Sarriegi plazako 10. zenbakiko lokalean eskuratu ahal izango dira salgai dituzten askotariko produktuak. Ines Matxiarenarekin errepasatu dugu 1903an zabaldu zuten Eskulanen Etxearen historia.

Gaur hasi eta igandean amaituko dira Loiolako jaiak, baina aurreko larunbatetik ari dira auzotarrak motorrak berotzen. Ardotxo tabernak 10 urte bete ditu aurten, eta bertako jabeak antolatutako herri bazkariko dirua jai batzordera bideratu dute programa osatzen laguntzeko. Hiru eguneko egitarau indartsua dute aurretik auzoan.

1987an inauguratu zuten Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxea, baina horren aurretik, beste hainbat erabilera eman zitzaizkion. Auzotarrek harrera ona egin zioten hasieratik proiektu berriari, bideogintza eta zinemagintza ardatz izan dituena 1988tik aurrera.

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak protesta bat egingo du gaur 19:00etan kaiko arrapalan. ‘Denona eta denontzat’ lelopean, auzotarrek arrapala erabili ahal izatea aldarrikatuko dute.

Hamabost egun pasa dira Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietako ibaia kutsatuta zetorrela salatu zuenetik.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sareak erakundearen bidez, obrak lizitatu ditu; 30 hilabeteko epea ezarri dute lanak bukatzeko.