
Ostatu erabilerak arautzeko udal gobernuak iragarritako erabakia kritikatu du EH Bilduk. Plan Orokorra aldatuko dute erabilera tertziarioko eraikinak hotel bihurtzeko prozeduretan udalak lizentziak mugatzeko aukera izateko. Horretarako, azterlan bat adjudikatuko dute.

Donostiako kaia eta Parte Zaharra bereizten ditu Portaletak, Erdi Arotik. Harresitutako esparrura sartzeko ate bat da, arku itxura duena, eta, gaur egun hiriko dekorazioaren parte bada ere, bere garaian funtzio garrantzitsua izan zuen hiria babesteko.