
Uztailaren 14tik 16ra ospatuko dituzte Amara Berriko Karmengo jaiak, eta berritasun handirik ez badago ere, jai batzordea ahalik eta egitarau osatuena egiten saiatu da, "auzotarrek goza dezaten".

Jonpa Albisuren omenezko buruhandia sortzearen aldeko kanpaina jarri zuten martxan Parte Zaharreko hainbat bizilagunek. Donostia osoko herri mugimenduetan oso ezaguna zen Albisu, eta 2019an zendu zen. Buruhandia Karmengo jaietan aurkeztuko dute.

Karmen eguna aitzaki, urtez urte Añorgan jai ederrak antolatzen dituzte uztaileko bigarren eta hirugarren asteburuetan. Jai batzordeko kide Jon Altunaren arabera tradizioaren eta berrikuntzaren artean dago jaien mamia.
