
Horretaz gain, diru zorroa ere lapurtu zion gizonak biktimari.

Irrikitaldiak ez du inoiz huts egiten. 'Belle époque'-a gogoratuz, hiriko jauntxo, burges, eta mota guztietako jendilajeen azalean jartzen dira Piratak. Denetariko mozorro, txantxa eta barrabaskeriaz betetzen dira kaleak, ironia, sarkasmo eta txantxekin. Eta kritika politiko nahikotxorekin.

Itsasoarekin hertsiki lotutako hiria da Donostia, eta, hori dela eta, Karmengo jaiek garrantzi berezia izan dute historikoki, baita gaur egun ere. Horrela, kaian ez ezik, beste auzo batzuetan ere ospatzen dira jaiok, hala nola, Amara Berrin.