
Udalak akordio bat lortu du aparkalekuen enpresarekin, hiriko mugikortasuna hobetzeko xedearekin.

ELA sindikatuak erosketa hori kaleratu nahi dituzten langileei "irtenbide bat emateko" baliatzeko eskatu du.

LGBTI kolektiboak giza eskubideen aldeko borrokan dihardu, ozen eta ausardiaz. Donostian, klandestinitatea baztertu eta kaleak hartzeko pausoa eman zuen duela 45 urte, eta, ahotsa goratu zuenetik, gorputz eta errealitate guztiak bizigarriak izan daitezen egin du lan. Ibilbide horretan, borrokak aldatu eta ugaritu dira, baina guztiek dute etorkizun inklusiboagoa ortzi mugan.

Auzotarrek ez dituzte inguruan dituzten migratzaile guztiak "estigmatizatu" nahi. Nolanahi ere, baliabideak eskatu dituzte lapurretak eten, eta auzoan dauden migratzaileen etxebizitzetako beharrei erantzuteko.

Atzera kontaketan murgilduta daude Larratxon, ostegunean lehertuko baitira auzoko jaiak. Hainbat berritasunekin datoz aurten, tartean Erraldoien Topaketa eta Bingo Musikatua.