
Donostiako Udalbatza osatzen duten 27 zinegotzietatik bik parte hartuko dute igandean, 56. Behobia-Donostia lasterketan: Jon Insaustik eta Reyes Carrerek. EAJko bozeramailea eta Euskara eta Kultura zinegotzia da Insausti. Aldiz, Carrere EH Bilduko bozeramailea da.

Orain dela bi urte egin zen Behobia-Donostia lasterketa azkenengoz, koronabirusak dena geldiarazi baitzuen joan den urtean. Antolaketa zaila izan dela dio Iñigo Etxeberriak, Fortunako ekitaldien antolatzaileak, baina azkenean 25.000 korrikalarik errepideak beteko dituzte azaroaren 14an.

Nare psikologia zentroko psikologoa da Amaia Ramirez. Hiru arlotan daude espezializatuta Naren: kirol psikologian, ongizatearenean eta hezkuntzarenean. Pertsona batzuk asko estresatzen dira Behobia-Donostia lasterketa gerturatzen doan heinean, eta nahiz eta normala izan, sentimendu horiek kudeatzen laguntzen dute Nare zentroan.

Eneko Agirrezabal segurrarak (1:01:43) eta Nuria Lluguerosek (01:12:45) egin dituzte denborarik onenak Bulebarreko helmugan.

Azaroaren 14an egin nahi dute, eta COVID-19aren aurkako neurriengatik ezin bada, 2022ko otsailean egingo lukete