Iritsi da San Tomas eguna, eta larunbata izanik, jende andana dabil Donostiako kaleetan. Plaza Berrian, esaterako, azoka ikustera animatu dira asko goizean goizetik.
Uda bukatu da, baina ez Donostiako auzoetako jai herrikoiak. Hain zuzen ere, Amara Berrin, hurrengo astean murgilduko dira Superxagu jaietan, «udako azken jaietan», jai batzordekoek diotenez.
Hilaren 9tik 13ra ospatuko dituzte auzoko jaiak, eta jai batzordeak auzo guztiak parte hartzea nahi duenez, erretiratuentzat ere egun berezi bat prestatu dute aurten.
Erasoen aurkako protokoloa gaur aurkeztuko dute, 18:30ean, Sarroeta elkartearen lokalean.
Ohi baino gutxiago busti dira, baina haur egiatarrentzat hasi dira Porrontxo jaiak dagoeneko, haurren jaitsiera egin baitute arratsaldean.