Trikitia eta panderoa eskuan, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Tapia eta Leturia taldeak. Zenbait urtez elkarrekin jo gabe egon ondoren, duela hiru urte itzuli ziren oholtza gainera, eta gaur, abuztuaren 10ean, Donostiako Piraten Aste Nagusiko eszenatokian ariko dira. Joseba Tapiak aitortu du erronka dela belaunaldi berrien aurrean jotzea, baina, dioenez, lehen gurasoek kantatzen zituzten abesti berberekin, orain, seme-alabak ere dantzan ikusten dituzte.
