
Donostiako Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra, urtarrilaren 20ean.

Hainbat film entzutetsu ondu dituzte, besteak beste, 'Lucio' (2007), 'Loreak' (2014), 'Handia' (2017), 'La trinchera infinita' (2019) eta 'Marco' (2024).

Igor García Olaizolak, Donostian dagoen Vicomtech-eko Industria Dibisioko zuzendariak, adimen artifizialeko proiektuen errealitatea eta erronkak azaldu ditu.