
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 27. Martxa egingo dute etzi, 11:30ean, Trintxerpeko azokatik Alderdi Ederrera.

Ohiko legez, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak antolatuta, elikagaiak bildu dituzte eskola eta supermerkatuetan, Tindufeko kanpamentuetara eramateko. Askotariko beharrei erantzuteko ale bat baino ez den arren, egoera hobetzeko itxaropenarekin jarraitzen dute elkarte eta ordezkariek.

Historia egin du berriz ere Realak, Atletico Madrili Anoetan irabazita eta bere historian bigarrenez kopako finalerako sailkatuz.

Bost eraikuntza enpresa aurkeztu dira eraikinaren berritze lanak egiteko; obrak iraungo duten ia bi urteetan, eraikina erabat itxita egongo da.