
Basotik Fundazioak Gipuzkoako Basoen Astea aurrera eramango du datozen egunetan. Bihar eta etzi, naturarekin konektatzeak dakarren ongizatea helburu duten baso bainuak egingo dituzte Ulian; asteartean, berriz, 'Basoa gara' hitzaldi sorta, aldundiaren egoitzan.

Haurtzaroan asmatutako jolas batetik abiatuta, 'Silaba beroa' ondu du Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak. Hiztegia, abiadura eta zortea osagai ditu; baina garaipena lortzeko lehiaz haratago, familian edota lagunartean partekatutako uneak bidea direla nabarmendu du egileak.

Lan esperimental onenaren atalean saritu dute Inko Martin eta Maider Uriarteren lana, hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaia zen.

35 urte pasatu dira ETB1ek ‘Funtzioa’ helduentzako umorezko saioa estreinatu zuenetik. Ostiral gauetan ematen zuten, eta arrakastatsua izan zen.

Mikologia Jardunaldiak antolatzen ditu urtero Loiolako Loiolatarra Kirol Elkarteak, eta jardunaldiei amaiera ematen dien egun handia ospatu zuten igandean. Onddoen munduan murgiltzeko jarduerak, bisita gidatuak eta bertako produktuen merkatua antolatu zituzten.

Jateko eta edateko eskaintza zabala egongo da igandera arte, eta bertso bazkaria egingo dute azken egunean.