
Ametza Lorezaintza enpresako langileak dira Denis Esnal eta Iñaki Eizmendi lorezainak. Donostiako Udalak azpikontrataturiko enpresa da, eta urteak daramatza hiriko lorategiak zaintzen. Esnalek bost urte daramatza lanean, eta Eizmendik bi. Orain arteko esperientziaz galdetuta, arazo gehien zakurren kakekin izaten dutela diote, eta Donostiako Udalak neurriak hartu behar dituela uste dute.

Elkarrekin Donostiak udal gobernuari eskatu dio asmo horri alegazioak aurkezteko, eta Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak adierazi du hartu beharreko neurriak aztertzen ari direla.