
Bertako ekoizleen produktuak saltzeko Azoka Txikia egitasmoa abian jarri dute Egian. Astelehenero, Larreta esnekien, Aranburu oilategiaren, Eguzki Leire okindegiaren eta Igeldoko Esnearen produktuak erosteko aukera izango da Plaza Berrin.

Gregorio Gonzalez Galarzak eta haren seme Carmelo Gonzalez Campanok XX. mende hasierako Donostia hura postal komertzialetan irudikatu zuten.

Uztailaren 1ean ireki zuten Santa Klara irla bisitarientzat. Berez, hilabete lehenago zabaldu ohi da, baina COVID-19ak eta itsasargiko lanek eragin dute atzerapena. Uhartea beste urteetako normaltasunetik urrun dago, eta bisitarien kopurua tantaka ari da hazten.

Easo kaleko lanak bukatu eta kalea irekitzearekin batera, San Martin kaleko zirkulazioa itxi dute guztiz, metroko lanak direla eta. Honek bete-betean eragin die zonako saltokiei, handik egunero igarotzen diren hiritarrei, baita bisitariei ere.

Jarduera gehienak bertan behera utzi arren, "Zipotz jai xume eta sinbolikoak" egin dituzte aurten Grosen. Lau eguneko egitaraua murriztua hasi zuten ostegunean, eta pandemian eraginik izan ez duten jarduerak egin dituzte asteburuan zehar.