
Asteburu honetan Espainiako ligan atsedenaldia dago, baina Realak dagoeneko bost partida jokatu ditu. Aritz Elustondoren (Beasain, Gipuzkoa, 1994) iritziz, taldeak hainbat gauza finkatu eta landu behar baditu ere, ondo bidean, zaleek talde on bat ikusteko aukera izango dute.

Uztailean lehenengo proba egin ondoren, Herrerako Sukalde proiektua bueltan da. Herritarren jateko beharra asetzeko helburua dute, aldi berean tokikoa kontsumituz eta jasangarritasuna sustatuz.

Inauterietako konpartsen desfilea bertan behera utzi ondoren, San Sebastian eguneko ospakizunekin zer egin aztertzen ari da udala haurren eta helduen danborraden antolatzaileekin. Erabaki partekatua azaroa hasierarako hartzea aurreikusten dute.