
Maiatzaren 22an erreferendumaren aldeko aldarria egingo du Donostiako Gure Esku taldeak, Hamaika Gara egitasmoaren bidez. Urumea ibaia inguratuko dute Kursaal eta Santa Katalina zubien artean. Donostiarrei parte hartzera deitu diete.

Jon Agirre Suchek (Donostia, 1984) M-15a bere bizitzan «oso berezia» izan zela dio, eta Madrilen zegoen giroa kontatu du, baita mugimenduak gizartean utzi dituen ondorioak aztertu ere.

M-15 mugimenduak Bulebarreko kioskoa hartu zuen Donostian, eta han ibilitako laurekin hitz egin dugu, mugimendua nolakoa izan zen eta zer ondorio utzi dituen aztertzeko.

Alarma egoera bertan behera geratu zen igandean, eta ordutik, ez dago mugikortasun mugarik, ezta etxeratze agindurik ere. Hiriko ostatuetan hasi dira udako erreserbak egiten, eta tabernetan, berriz, afariak emateko "larri" dabiltza oraindik.