2021/6

herrera
Auzoak

Jaiak bere horretan ospatu ezinik ere, egitarau zabala prestatu dute Herreran

Herrerakoek 2022ra arte itxaron beharko dute gutxienez San Luis jaiak behar bezala ospatzeko, baina aurten ez dira etxean geldituko, jardueraz beteriko asteburua baitute aurretik.

Ainhoa Aldazuri eta Oihana Hermoso begiraleek nabarmendu dute Amara Berriko haurrei euskaraz egiteko espazio publiko bat sortu nahi dutela. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)
Ainhoa Aldazuri eta Oihana Hermoso, Abixi aisialdi taldeko begiraleak

"Auzotik auzoarentzat sortu dugu Abixi"

Abixi aisialdi taldea sortu dute zenbait gaztek, Amara Berriko haurrei beste aisialdi alternatibo bat eskaintzeko: doakoa, herrikoia, partehartzailea, eta euskalduna. Ainhoa Aldazuri eta Oihana Hermoso begiraleek nabarmendu dute aniztasuna, parekidetasuna, eta hezkidetza sustatuko dituztela. Ekainaren 24an egingo dute lehen jarduera: sorginekin loturiko ginkana bat. Parte hartzeko izena eman behar da, eta begirale bila ere badabiltza.

30 hiria
Hiria

Aldaketak egingo dituzte hiriko abiadura mugatzeko araudian

Hilabete inguru pasa da Donostia "30 hiria" izatera pasa zenetik, hau da, hiriko bide gehienetan orduko 10 eta 30 kilometro bitarteko abiadura muga ezarri zutenetik. Ordea, oraindik ez dira isunak jartzen hasi, eta aldaketak egingo dituzte bide batzuetan.

(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)
AnorgaTxiki_ikuspegia
Aurrerapena

Añorga Txikiko hirigintza proiektuarekin ez daude konforme elkarteak

Udal gobernuak 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia aurrera eramango du. Auzoaren etorkizuna baldintzatu dezakeen proiektuan parte hartu nahi dute auzotarrek.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide