porrontxo jaiak

Auzoa alaitzeko, Porrontxo Kulturalak

Uda honetan gainerako auzoek egin duten moduan, ez dira ohiko festak egingo Egian. Hala ere, egoerara egokituz, Porrontxo Kulturalak antolatu dituzte. Haur, gazte zein helduentzako ekitaldiak izango dira Plaza Haundin eta edukiera mugatua izango da.

kursaaleko fatxada
zinemaldi

Zinemaldi Alternatiboak zinema kalera aterako du sei egunetan

Gaur abiatuko da Donostiako 13. Zinemaldi Alternatiboa (8 + 5). Sei eguneko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta emanaldi guztiak aire librean izango dira, 20:00etan. Hiriko hainbat auzotara eramango dute jaialdia.

Horrela dago gaur egun Zarautz kalearen atzeko malda. Bizilagun bat kexu da sare metaliko bat baino ez duelako jarri udalak. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)

2019an Zarautz kalean gertatutako luizia euriak eragin zuen, edo metroak?

Zarautz, Zubieta eta Aizkorri kaleko bizilagunekin izan da Irutxuloko Hitza, metroaren lanek eragiten dizkien kalteei buruz galdetzeko. Zarautz kaleko luizia euriak eragin izana zalantzan jarri dute, eta lur-jausia jasan zuen mendiak egun duen egoera txarra salatu dute.

Alkolea jauregia, 1935ean, ospitale bihurtu baino urtebete lehenago. (Argazkia: Pascual Marin / Kutxa Fototeka)

Zirujau frankistaren ospitalea

Egiako Quiron ospitalearen eraikina 1842an eraiki zuten. Alkolea jauregia izan zen: Donostian aisialdirako eraikitako lehen jauregia. Hala ere, Leandro Martin-Santos zirujau militar frankistak jauregia erosi zuen, eta ospitale kirurgikoa inauguratu zuen bertan 1936an. Hor dirau.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide