Sua enparantza
Sua Enparantza, dantzaria eta aktorea

"Niretzat dantza arnasgune bat da"

Betidanik izan da artearekin harremanetan, eta aurten telebistara egin du salto. Pausoka ekoiztetxearen 'Irabazi Arte' telesail berriaren pertsonaia nagusia da. Ama galdu berri duen neska gazte bat antzezten du, herrian nesken futbol talde bat sortzen nahian dabilena.

esther arrojeria
Esther Arrojeria, Bera Berako jokalaria

"Taldekako fasera igarotzea da Europan dugun helburua"

Europa Ligako Q2 kanporaketan Paris 92 taldea garaitu zuen joan den igandean Bera Berak, eta azken kanporaketan Errumaniako Ramnicu Valacea taldearen aurka arituko dira donostiarrak, taldekako fasera pasatzeko. Esther Arrojeriak (Usurbil, 1994) 2012ko urrian egin zuen debuta Bera Berako lehen taldean, eta berriro ere gutxinaka pistan bere lekua aurkitzen ari dela adierazi du.

Zuhaizti
Garberako lanak

Garberak azaro bukaeran handituko du eskaintza

Merkataritza zentroaren berrikuntza prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean, aisialdi eta ostalaritza eraikin berria inauguratuko dute. Altuera handikoa eta irekia izango da, eta leihatez osaturikoa. Establezimenduen artean marka ezagunak daude.

anoeta

Anoetari izena eman zion baserria

Anoetako zona Realaren estadioarengatik da bereziki ezaguna gaur egun. Izena, ordea, ez datorkio estadiotik, garai bateko Anoeta baserritik baizik. Hedabide honek eremuari buruzko erreportaje bat argitaratu zuen irailean, baina informazioa ez zen guztiz zuzena.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide