
Donostiako Piratek ez dute aurkezpenik behar. Urte gutxian, beste herri mugimenduek lortu ez duten legitimitatea lortu dute, herritarren, zein erakundeen aldetik. Etengabe hazten joan den mugimenduak ia denetarik bizi izan du.

Ibaetako Infernua auzunea urbanizatzeko proiektuari argi berdea eman dio Donostiako Udalak. Lursail horretako eraikin zaharrak dagoeneko eraitsi dituzte, eta udalaren aurreikuspenaren arabera, urtea bukatu aurretik hasiko dira etxe berriak eraikitzen.