
Atzera begiratzen jartzen bagara, aurrera egiteko da, eta, nor hobeto, Zinemaldiko zuzendariorde Maialen Beloki Berasategi baino (Amara, 1983). Urteak darama festibala bederatzi egunetik 365 egunera pasatzeko lanean, eta etorkizuneko unibertsoa pentsatzen eta diseinatzen.

Elkano itsasgizon getariarraren omenez egindako lehenengo estatua Getariako portuaren gainaldean dago gaur egun, baina 36ko gerran Donostiara ekarri zuten, zertarako eta munizioak egiteko; azkenean, Karmengo Ama Birjinaren ermitaren kanpoaldean jarri zuten.

Etxe-animaliak eta maskotak entzuten dugunean, lehen kolpean, bat-batean, irudi maitagarriak datozkigu burura, eta askok etxean izan ditugun animaliatxo sinpatikoekin gogoratzen gara.

Carlos Santanak 82 urte ditu, eta uztailaren 24an Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia egingo du igerian, 50. aldiz. Gaztetan hasi zen, eta ordutik ez du sekula kirol hori utzi. Donostiako Atletiko klubeko bazkidea da, eta bertan elkartu gara gaur arte egin duen ibilbidea errepasatzeko.

San Martin kalearen norabidea aldatu eta behin betiko ireki ondoren, kale berean jarri duten bidegorri zatia bere osotasunean zabaltzea falta da.