
Gero Axular dantza taldea 2004. urtean sortu zuen Aieteko Axular Lizeoko guraso talde batek. Ordutik, euskal dantza eta folklorea sustatzen aritu dira ilusio eta ahalegin handiarekin. Atzera begira jarri direnean, harrituta geratu dira hogei urtetan lorturikoarekin. Hori dela eta, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte urteurrena behar bezala ospatzeko.


Badatoz Morlansko jaiak, eta faroltxoa piztu eta txupina botatzearekin batera lehertuko da festa auzoan, hilaren 17an.

Anoetako topoaren bigarren sarrera eraikitzeko lanek buruhauste ugari sortu dituzte Amara Berrin. Aita Donostia biribilguneko trafikoa nabarmen mugatuta, bizilagunak kexu dira urteetako plana izan arren, ez direlako nahikoa neurri aurreikusi trafikoa bideratzeko.

16:00etatik aurrera, Manteoko kiroldegian Roller Derby Estatu Ligako txapelketako partida bakarrean lehiatuko dira hirian.