
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera egin du. Ez dira berriak, ordea, delinkuentzia eta migrazioa lotzen dituzten diskurtsoak.

'Parkingik ez, parkea orain!' lelopean, protesta koloretsua antolatu dute Sorleku parkea Marrutxipin jartzearen aldeko guraso, familia eta auzotar batzuek.

Txuri Urdin izotz hockey taldeko neskek erregulartasuna berreskuratu dute. Aurreko sasoian, liga bigarrenez eskuratu zuten, eta denboraldia bikain abiatu dute.

Bertsolari oiartzuarrak irabazi du 531,5 punturekin Eibarren jokatu den saioa. Bere atzetik gelditu dira: Agin Laburu (503,5 p.), Eneko Araiztegi "Korta" (469 p.), Haizea Arana (458,5 p.), Manu Goiogana (448 p.) eta Aratz Igartzabal "Potto" (438 p.)

Laugarren urtez, auzoko eragileak bultzatu ditu Amara Berrik.

"Auskeriaz gidatzea" egotzi diote atxilotu duten gizonari.

Etxean jokatuko dute asteburuan Ibaeta Basketek, Gipuzkoa Basketek, Bera Bera, Txuri Urdineko mutilek eta Realeko belar hockey taldeak. Kanpoan, aldiz, Realeko bi futbol taldeek eta Txuri Urdineko neskek.

Azaroaren 10ean, Bulebarreko helmuga zeharkatuko duten guztiek eskuratuko dute grabatua Atzegi elkarteko boluntarioen eskutik.