
Frantsesa, gaztelania eta euskara hitz egiten dira Cristina Pazen etxean (Cali, Kolonbia, 1992), bere gaztelania, senarraren frantsesa eta dagoeneko Pazena ere baden euskara. «Beste mundu bat ireki dit», dio. Euskaraz, Egiaz, Donostiaz, Kolonbiaz eta beste hainbat kontuz luze eta zabal mintzatu gara berarekin.

Donostiako PPk mozio bat aurkeztu du ekaineko udalbatzarrean, Kaleko Afari Solidarioak taldeak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako egunero banatzen dituen afarien ingurukoa. Mozioa ez da aurrera atera, baina PPren eta udal gobernuaren jarrera salatu du KASek.

Txuri Urdineko neskak kopako lauko finalera sailkatu dira, eta mutilek urratsa egin dute titulurako finalean.

Nesken taldea Huarte nafarren kontra ariko da, eta mutilek titulurako finalari ekingo diote Jacaren izotz pistan. Belar hockey, eskubaloi, futbol eta saskibaloi talde donostiarrek ere jokatuko dute asteburuan.