
'Irutxulo' aldizkariaren oinordekoak haren izana (eta hein batean izena ere) hartu zuenetik ibilbide mardula egin du, garai berrietara egokitzen lagundu dioten aldaketei lotua. Behin baino gehiagotan azalberritu da, baina aldagaitz mantendu duena, ordea, hirian gertatzen denaren berri emateko nahia da. Horren erakusle, urte guztiotan Donostian albiste izan zen hura islatzen duen ibilbidea. Ez da hautaketa erraza izan, irakurle! 2.434 zenbaki (bat gehiago esku artean duzun honekin) eta milaka berri baitira. Hutsuneak hutsune, daudenak, badira.

IRUTXULOKO HITZAk hogei urte bete zituen otsailaren 17an, eta urteurrena ospatzeko, ekitaldi jendetsu bat egin zuten San Telmo museoan. Ekitaldia amaitzeko, mahai inguru interesgarri bat ere eskaini zioten publikoari.

Irutxuloko Hitzaren sorrera ondo baino hobeto ezagutzen du Amaia Portugal Gonzalez kazetariak (Egia, 1984). Bruselan (Belgika) bizi da egun, eta EITBren irratien berriemailea da.

Entitateen izen ematea epea zabalik dago oraindik, eta norbanakoena martxoaren 15ean irekiko dute.

Espazio Publikoaren, Obren eta Hiri Zerbitzuen Batzordean Mugikortasun zinegotzi Olatz Yarzak baieztatutako gezurtatu du ohar baten bidez.

1130 plaza eskainiko dira ekainean, uztailean eta irailean egingo diren 77 ikastaroetarako.

Arrazista den egitura egitura poliziala salatu eta neurri sozialak eskatu ditu Guztiontzako Egia auzotar sareak.