
Txuri Urdin izotz hockey taldeko neskek jokaturiko bost partidak irabazi dituzte, eta onenak direla erakutsi dute.

Garraioaren grebak eragozpenak sortuko ditu hirian zehar. Nolanahi ere, lanuzteek Miramon, Berio, Errondo, Intxaurrondo Hegoa, Altza, Egia, eta Igara eremuetan eragingo dute, batik bat.

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.

Isabel Herguera zinemagile donostiarrak iaz estreinatu zuen 'Sultanaren ametsa' bere lehenengo film luzea, eta lanaren sortze prozesuaren inguruko erakusketa azken txanpan sartu da.

Donostiarrek ligako lehenengo itzuliaren azken partida eta urteko lehenengoa jokatu zuen atzo iluntzean Donostian, eta ezin izan zuen urtea garaipen batekin hasi.

Gipuzkoako museorik bisitatuena izan da, eta EAEko bigarrena, Guggenheim museoaren ondoren.

Guztira 29.599.122 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %16,05eko hazkundea 2022koaren aldean.

Udal aurrekontuen igoera salatu du Borja Corominas PPren bozeramaileak, izan ere, haren arabera, "EAJ urtez urte garestiago ateratzen zaie donostiarrei".

Ibaeta Basketek urteko lehenengo partida jokatuko du gaur (hilak 3), etxean, Ferrol talde galiziarraren aurka, 20:00etan.