
Meskitarik ezean, Donostiako musulmanek ez dute txoko berezirik ramadana ospatzeko. Hasi berri den islameko hilabete santuan, baraua egiten dute egun osoan zehar, eta «gorputza eta arima garbitzeko» aprobetxatzen dute. Joatekotan, Errenteriako meskitara joan ohi dira, eta hor, behar handiena dutenei laguntzen diete.

Badator Korrika, eta, betiko legez, IRUTXULOKO HITZAk euskararen aldeko lekukoa hartuko du Donostian aurten ere. Erdialdean izango da, iluntzean, eta denak gonbidatuta zaudete gurekin batera korrika egitera.

Martxoaren 23an pasatuko da 23. Korrika Donostiatik. Prestakuntzak lan handia dakarrela, baina emozioz beteriko ekintza dela azaldu du Aitziber Otegik, Donostiako Korrikako koordinatzaileak.