2023an, PSE-EE izan zen garaile Donostian, eta atzetik izan zituen EH Bildu eta EAJ, ordena horretan.



Auzo eta herrietako jai herrikoietan aritu dira jo eta su, uda honetan, La Fulana eta Lamia Mari DJ-ak. Unai Ribera da bata, Oihana Razkin bestea. Biak Egian bizi direla eta, bertan egin dugu hitzordua. Elkarren artean sekula hitz egin ez zuten arren, ondo ezagutzen dute elkar. Aho bakarrez mintzatu diren bi buru izan dira: jai herrikoiez, kultur eraldaketez, feminismoaz eta espazio berriak sortzeaz.

Krisialdi ekologikoa mundu mailakoa da, baina ezinbestekoa den aldaketa sakona hurbilean ez badugu hasten, nekez gertatuko da. Udal gobernuak bide okerretik jarraitzen du, haiek beraien politiken ondorioen salbu baleude bezala. Inozoak dira, baina lotan denok gaude. Esna gaitezen bada!