
Gabonak iritsi dira eta hirian programazio zabala antolatu du beste urte batez Donostia Sustapenak: musika, kirola, ikuskizunak… Denetarik antolatu dute.

Donostia Sustapenak XII. Berrikuntzaren Astea egin du, WeekINN izenez ezaguna dena. Zientziaren eta berrikuntzaren inguruko topaketa interesgarriekin osatu dute egitaraua.

Joxan Oiz (Donostia, 1968) idazleak 'Amazurtza' bere bigarren eleberrian oinarritutako ibilbide literarioa gidatuko du hilaren 23an. Orri artean kontatutako hirian ageri diren pertsonaiak eta lekuak izango ditu mintzagai.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak MintzaOn egitasmoa garatuko du aurten, helburu argi batekin: euskararen ahozkotasuna modu dibertigarri, atsegin eta lasaian lantzea, etxetik. Jon Insausti Maisterrena Euskara zinegotziak egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu.

Osasun zentro berezi bat dago Grosen, «Donostiako osasunaren erreferentziazko gunea» izan nahi duena: NIU ongizate zentroa. Iñigo Garmendia (Irun, 1975) da arduraduna eta K-Stretch hamaka erabiltzen du, beste batzuen artean. Dioenez, «liberazio» kontu bat da, luzaketa kontu bat baino gehiago.

Aurtengoan ere elkarrekin antolatu dute Euskaraldia Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak.

Donostiako Zirkuss konpainiak 'Sustrai' ikuskizuna eskainiko du martxoaren 20an, Viktoria Eugenia antzokian. XXXI. dFeria arte eszenikoen programazioaren obra esanguratsuetako bat izango da. Antzokia zirku bihurtuko da ordubete luzez.

Donostia Sustapena, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, jasangarritasuna bultzatzeko jarduera didaktikoak egiten ari da Gabonetako Azokan. Hiriko hainbat ikastetxetako LH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat da.

'Zoriona, edo antzeko zerbait' argitaratu berri du Karmele Mitxelena Etxebeste idazleak (Oiartzun, 1988). Doluaz, heriotzaz eta buru osasunaz hitz egiten du lanak, besteak beste, eta Aiora Jakarekin batera, gai horiek guztiak izango ditu hizpide, hilaren 13an.

Donostia Sustapenak antolatu duen hamaikagarren Berrikuntzaren Astearen barruan, 'Emakume zientzialariak atzo eta gaur' ekitaldia egin zuten joan den astean udaletxeko udal batzar aretoan.

Hamaikagarren urteurrena ospatu berri du Egiako apal estudio eta dendak. Aurten, espazioa handitu eta bigarren solairu bat egokitu dute, bezeroentzat altzari gehiago eskuragarri jarriz. Auzoko eta Donostiako errealitateari begira egiten dute lan.