
Gordegiak Egiako tunelean jarri duen erakusketako argazki batek 1980ko hamarkadako Plaza Haundi erakusten du. Polloeko hilerriaren inguruan marmoldegi ugari sortu zituzten: horietako bat zen Plaza Haundikoa.

Donostiako Metroaren lanek beste zulo bat eragin dute. Kontxako hondartzako kabinetan aurkitu dute. Zuloa hormigoiz bete arte itxita egongo dira kabinak. EH Bilduk jakinarazi duenez, 100 metro kubiko ditu zuloak. Udal gobernuak, aldiz, ez du azalpenik eman.

Maiatzaren 22an erreferendumaren aldeko aldarria egingo du Donostiako Gure Esku taldeak, Hamaika Gara egitasmoaren bidez. Urumea ibaia inguratuko dute Kursaal eta Santa Katalina zubien artean. Donostiarrei parte hartzera deitu diete.

Bihar hamar urte beteko dira Madrilen M-15 gizarte mugimendua sortu zenetik. Donostian, hilabeteko kanpaldia egin zuten Bulebarrean, eta beste hiri batzuetan bezain masiboa izan ez bazen ere, eragina izan zuen gizartean.