
Maru Rizo (Egia, 1944) Gaur taldeko Amable Arias artistaren (Bembibre, Leon, Espainia, 1927 - Donostia, 1984) bikotekidea izan zen Ariasen bizitzako azken hamalau urteetan. Ordea, gizon ezagun baten bikotekide ohia baino askoz gehiago da Rizo.

Urtarrilean hasiko dituzte lanak, eta martxorako egitura berria prest egotea aurreikusten du udalak. Horrela, hamahiru postuak plazaren alde batetik bestera mugituko dituzte. Hau da, Arrandegi eraikinaren aurretik Arkuak eraikinaren atzealdera.

Herripe auzo elkarteak udalari eskatu dio eremu horretako hirigintza planaren «xehetasun guztiak» ezagutzera emateko. Talde bat osatu dute planaren jarraipena egiteko eta proposamenak prestatzeko.

Etzi egingo da 57. Behobia-Donostia lasterketa, eta inoiz baino emakume gehiagok hartuko dute parte. 29.732 parte hartzaile izango dira guztira, eta, horietatik %28,81 emakumeak izango dira, 8.566 pertsona alegia.