
Añorgako bertsolariak irabazlea zoriondu eta bestelako eskerrak eman ditu azken bertsoan.

Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoa lehiatu ostean. Oiartzungo bertsolariak hasiera-hasieratik ebakuntza-gela bateko bisturi zorrotzaren gisan plazaratu du bere bertsokera.

2024ko Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketak badu garailea: Alaia Martin Etxebestek jaso du txapela. Oiartzuarra faboritoen artean izan da bertsozaleen kiniela guztietan, txapelketa osoan zehar oso egonkor eta maila altuan mantentzearen ondorio. Hala, azkenean, etorri zaio ereindako fruitua. Oiartzuarrak 1099,5 puntu eskuratu ditu, buruz burukoan aurkari izan duen Beñat Gaztelumendik baino 45 gehiago. Martinek bere laugarren finalean lortu du txapela.

Ikuskizun handiaz gozatzeko irrikaz, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako milaka bertsozalek bete dute Illunbe.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaletik harago, kultur eta aisialdi eskaintza zabala dago Donostian astebururako.

Bihar izango da filmaren proiekzioa, Tabakaleran, 19:00etan Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan.

Realak Dinamo Kieven kontra jokatuko du gaur Europa ligako neurketa garrantzitsua (21:00).