
Matxoaren 3an, festa, kirola eta berdintasuna izango dira nagusi Donostiako kaleetan. Aurten, dortsal bakoitzeko euro bat emango diote Zaporeak elkarteari.

Denis Itxaso ordezkatuko du karguan, PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu izango baita Eusko Legebiltzarrerako bozetan. Egun, Donostiako Udaleko zinegotzi eta bigarren alkateordea da Garmendia.

Isabel Verdinik jasoko du Danborra eta Mentxu Medel, Angel Rueda, Adisis, Bizikletaz Adinik Ez eta Atecek jasoko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.

Uliako Auzo Elkarteak azaldu duenez, eguerdian abiatuko dira Gipuzkoako Foru Aldundira galdeketako emaitzekin.

Realeko mutilek aurrera egin dute kopan, neskek berdinketa lortu dute Teneriferen aurka, Ibaeta Basketek galdu egin du eta Gipuzkoa Basketek irabazi.