
Plaza Berrin elkarretaratu dira Karmengo Ama eta Ametzagaña kaleak lotzen dituen eskaileretan igogailu bat jar dezaten eskatzeko.

Musikene zentroak jakinarazi du "arretaz" ikertuko dituztela salaketak, eta ustez jazarriak izan diren ikasleak zuzendaritzarekin harremanetan jartzera deitu ditu.

Finka pribatuetan suak egitea debekatu dute eta su publikoetan segurtasun neurriak indartuko dituzte.

Kutxa Fundazioak eta Donostiako Udalak Egiako hiri berroneratze proiektu berriaren xehetasunak aurkeztu dituzte, eta lanak 2028an hastea aurreikusi dute.

Irakasleak euskalduntzeko eta euskal kulturan murgiltzeko programa da Irale, eta bertako irakasleak dira Idoia Ibero Urbieta eta Ainhoa Agirrezaldegi Errekondo. Lanean hasi zirenetik, saiatu dira Korrika eta horrek esan nahi duena ikasleei helarazten, eta aurtengoa berezia izango da haientzat. Izan ere, Irale itxi egin behar dute.

24. Korrika Donostiatik igaro baino egun batzuk lehenago, Donostia Palestinako kideak komunitate palestinarrarekin dabiltza elkarlanean euren egoera ikusgai egiteko. Aurtengo Korrika lehenengoa izango da kolektiboarentzat, eta Parte Zaharrean hartuko dute lekukoa.