
Sukaldean aritzen da, liburuak idazten ditu, zineman eta telebistan baita ere... «Saltsero» bat da Xabier Gutierrez (Gros, 1960), dioenez. 33 urte Arzak jatetxeko berrikuntza gastronomikoan, eta beste horrenbeste, gutxienez, idazten; tartean, nobela beltz gastronomikoak. Janariaz, sukaldeaz, literaturaz eta GOEaz aritu gara berarekin, besteak beste.

Loiolako Elizalde tabernan, muztioaren eta txipiroi broxetaren bueltan, Nagore Garmendia Artano (Loiola, 2002), kazetaria eta idazlea, bere lehen poesia liburuaz eta heldutze prozesuaz aritu da.

Disko bildumazalea, DJ-a, musika zale amorratua, 'mod'-a, Amara Berriko Art Cafe tabernako arduraduna... ezagutzeko moduko pertsona bat da Iñigo Arzallus (Errenteria, 1972). Groseko Teorema tabernan egin dugu hitzordua, eta gai horien guztien zein ateratzen joan diren bestelakoen inguruan mintzatu da.

Txiki-txikitatik baloia baino ez zuen buruan, eta futbolari gisa ibilbide polita egin zuen Larraitz Lucasek (Gros, 1982). Erretiratu ondoren, futbolari lotuta jarraitu du.

Betidanik egon da Andoni Badiola (Trintxerpe, Pasaia, 1982) kirolari lotuta; 2012an hasi zen korrika egiten, eta, geroztik kilometroak egitearen mende bizi da. Maratoiak, triatloiak eta ironmanak egin izan ditu urte hauetan guztietan, eta bere kirolari ibilbidea errepasatu dugu, edateko eta jateko zerbaiten bueltan.

Umorezko euskal bakarrizketak loratu dira azkenaldian, beste umoregile askoren artean, Maialen Sorzabalbereri esker (Antigua, 1996). Gazteek eginda eta gazteentzat, Barrexerka taldearekin eskemak hausten hasi ziren Sorzabalbere eta bere kideak duela urte batzuk, eta erreferente bihurtzen hasiak dira. Bermut baten bueltan elkartu gara berarekin, Amarako La Bodeguillan, umoreaz, gidoigintzaz eta bestez hitz egiteko.

Denetarik probatzea gustuko du Haritz Rodriguezek (Caracas, Venezuela, 1978). Kazetaritzan, marketinean eta aholkularitzan egindako bideaz elikatu ostean, sagardoaren aparretan ere murgildu zen. Horrek eraman du Aietekoa 'pommelier' izatera.


‘Mi querido Klikowsky’, ‘Vaya Semanita’ eta ‘Gym Tony’ telesailetan aritutakoa da Miriam Cabeza (Aiete, 1984) aktorea, eta hainbat gauza egiteko asmoa du 2020an, ez soilik aktore gisa.

Aretha Franklin da Lidia Insausti abeslariaren (Gros, 1993) erreferente nagusia, eta bere musikan islatzen da hori. Oso aktibo dabil azkenaldian Ispirit gospel taldearekin.

Zaldibiarra izatez, 11 urte daramatza Aitziber Garmendiak Donostian bizitzen eta lan egiten. ‘Txanogorritxotik otso emera’ antzezlana estreinatu berri du Viktoria Eugenia Klubean.