Grosen egin dugu hitzordua Sofia Facal psikologo eta clownarekin. Argentinatik etorri zen duela bederatzi urte eta Donostiari irriak ateratzen saiatzen da, buru-belarri. Elkarrizketak iraun duen tartean irriz hitz egin du honetaz eta hartaz. Txori baten kakak estreinatu du elkarrizketa, eta honi ere irriz erantzun dio: «Bizitzaren kakak konpontzeaz bizi naiz ni!».
Kasualitate hutsez bukatu zuen Kyoko Takechik Donostian (Osaka, Japonia, 1972). Senarrarekin eta semearekin bizi da Intxaurrondon, lan kontuengatik kasik bi hilabetean behin Japoniara bidaia egiten duen arren. Irribarrez hartu gaitu Parte Zaharrean, bere ibilbidea kontatzeko.
Errugbia pasio eta ogibide ditu Nicholas Marshallek. Zeelanda Berrikoa da jatorriz eta 16 urte daramatza Donostian; errugbian jokatzen hasieran, eta Donostiako Atletikon entrenatzaile, orain. Kirola erdigunean izateaz gain, jendea ezagutzeko baliatu du.
2022ko urtarrilaren 12an lortu zuen mediku titulua homologatzea Tania Calderak. Nikaraguatik etorri zen, eta sei hilabeteko tramitea zena, bi urte luzez luzatu zen. Hainbat lan prekario egin ostean, orain bai, mediku gisa ari da lanean Loiolako Erriberako Mutuan. Amara Berrin bizi da alabarekin, eta Familia Lagunak egitasmoan parte hartzen du, bide luzearen ondoren, pozik
Familia eta herri artisau batetik dator Gerardo Enrique Corea (Sabanagrande, Honduras, 1979), zehazki, buztina lantzen duen familia eta herri artisau batetik. Argi dauka zein den bere helburua: Donostian buztinetik bizitzea.
Kale egoeran egotetik, kale egoeran daudenak laguntzera egin du salto Abdoulaye Sarr gazte senegaldarrak. Harrera Sarearen laguntzari esker egin zuen aurrera, eta orain, SOS Arrazakerian egiten du lan. Gazte migranteentzat eredu eta erreferente bihurtu da, berak inork baino hobeto dakielako zer den pasatzen ari direna.
Egiako Karmengo Andre Mariaren kalean, Plaza Berriren izkinan dago Ziad, gizonentzako ile apaindegia. Ordua eskatu gabe joatea okurritu ere ez, beti du eta jendea. «Baina jendeak huts egiten du», dio Ismael jabeak. Orduan bai, orduan ilea moztu, bizarra egin, eta elkarrizketa luze eta ederra eduki dezakezu jabearekin.
Errusiarra bata, belgikarra bestea, tradizio ezberdinak izan arren musika dute bizitza eta ogibide Liana Gourdjiak eta Tcha Limbergerrek. Musikenen irakasle plaza lortu zuen Gourdjiak, eta ordutik Donostia dute bizitoki eta babesleku. Musikarekin batetik bestera dabiltza beti, «zubiak» eraikitzen.