
Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, hainbat gazte elkartu dira gaur Errotaburun jazotzekoa zen etxegabetzea gelditzeko asmoz. Segizio judiziala Poliziarik gabe iritsi da, eta, horrenbeste jende ikustean, etxegabetzea bertan behera geratuko zela erabaki du, sindikatuak azaldu duenez.

Pluma, Morla eta Laida dira dortoken izenak, eta arazo larriengatik tratatu dituzte: desnutrizioa, deshidratazioa, arnas infekzioak eta bigarren mailako infekzioak.

'Euskal Herriko musika popularraren komunikazioa' tesia egin zuen Marina Landak (Gros, 1993) duela bi urte. Euskal musika generoaren, lurraldetasunaren eta hizkuntzaren alorretik aztertu zuen bertan, eta, horrek, bere ibilbide musikalean positiboki eragin du. Egun, Aria taldeko sortzailea eta abeslaria da, eta bigarren diskoa kaleratu berri dute: 'Aurrera begira'.

Jon Insaustik hartuko du Eneko Goiaren lekua alkatetzan. Hilaren 16ko politika orokorreko osoko bilkuran izango da erreleboa. Udal taldeko hutsunea, berriz, Idoia Graciak beteko du.

Bera Berak galdu egin du Europako Ligako final-laurdenetako joanekoa etxean, HSG Blomberg-Lippe alemaniarren kontra (25-28).

Argitalpenak euskal artistaren 1971 eta 1976 urteen arteko sormen prozesua eta esperimentazio garaia jasotzen ditu, bereziki, Alkizan egindako lana azpimarratuz.

17.749 ikusle eta 152 profesional atzerritar bildu dira Donostian.

Ehunka herritarrek bat egin dute Palestinarekin Elkartasunak atzo egindako manifestazioan.